Urtea amaitzeko aurten ere Gabonetako bermuta tradizionala prestatu dugu!

Kasu honetan, ospakizuna abenduaren 29an, igandean, egingo da Paso Triplen (Antepara kalea, 2), 12: 30etik aurrera. Mokadutxoa izango da guztientzat! Edaria zuen kontura izango da.

Eta zuen bertaratzea eskertzeko, hainbat zozketa izango direla aurreratzen dizuegu! Alde batetik, hurbiltzen zareten guztiok txartelak eskuratzeko aukera izango duzue (1 €bazkide, 2 €”ez bazkide”), zuentzat maitasunez aukeratu ditugun hainbat produktu eskuratu ahal izateko. Eta, gainera, bazkideak bazarete, etortzeagatik bakarrik… Gastroswing 2020rako  Party Pass baten zozketan sartuko zarete.