HISTORIA

Laburra

SWING ETA

bere dantzak

Swinga, musika eta dantza hartzen duen fenomeno kulturala da. XX. Mendeko lehen hereneko dantza-orkestrak, euren errepertorioetako musika, jazza bezala ulertuta, sartzen hasten diren jazza eta hot-jazzaren bilakaera bezala sortzen da.
Musikak eta dantzak batera eboluzionatzen dute swing aroa izeneko aldian, hau da, 1929ko Depresio Handiaren ondoko aldian.

Dantzarien energiak, inprobisazioek eta erritmo frenetikoek  dantzalekuak betetzen dituzte Lindy Hop izena duen dantzarekin, Swing familiako dantza adierazgarriena eta ezagunena, New Yorkeko Harlemen, Savoy Club-a gune neuralgikoa izanez.

Swingaren grina Harlemetik herrialde  guztira hedatu zen, eta Bigarren Mundu Gerran Frantziara, Ingalaterrara eta Alemaniara bidalitako soldaduei esker Europara iritsi zen.

Bitartean, Hego Kalifornian dantza berri bat garatzen ari zen, Balboako penintsulan hain zuzen ere, Balboa dantza.

Dantza honek posizio itxiak eta dantzarien arteko erlazio eta konexioa handiagoa bereizgarri ditu. Honek guztiak eta bikoteen dantza espazioa txikiagoaren beharrak, dantza honen ospea erraztu zuen.

Shag-ak XX mendeko lehen partean jaio ziren hainbat dantza hartzen ditu barne. Hego Estatu Batuetan du jatorria, New Orleans-en agian. 20. hamarkadan hartu zuen ospea eta Lindy Hop-aren aitzindaria izan zela esaten da. Bikoteka eta erritmo azkarrekin dantzatzen da.

Dantza hauek guztiak, II. Mundu Gerraren ondoren ahaztu ziren, 80. hamarkadan Sylvia Sykes-ek eta Jonathan Bixbu-k berraurkitu eta berriro zabaldu arte. Mundu guztian zehar hedatu dira, beharbada “Swingaren urrezko bigarren garaia” izan litekeena lortuz.

Gaur egun, aurretik aipatu ditugun dantzaz gain, blues dantza ere “vintage” dantzen familian sartzen da, swing musikarekin ez dantzatu arren, sustrai afro-amerikarra duen musikarekin dantzatzen baita.

Swingverguenza elkarteak osatutako testua, erabilitako iturriak:(http://daddyswing.es/collegiate-shag/, La reina del swing, las memorias de Norma Miller).