SWINGVERGÜENZA ELKARTEA

Nortzuk gara

SWINGVERGÜENZA

Elkartea

Swingverguenza elkartea 2011ko urtarrilean jaiotzen da Gasteizen swing mundua (musika eta bere dantzak) bultzatzeko.
Gozatzen dugun musikari eta adierazteko orduan sentitzen dugun lotsagabekeriari egiten dio aipamena gure izenak.

Urte hauetan zehar gure eszena asko handitu da,  gaur egun swing-arekin lotuta dauden eskola eta taldeak eta  gure hirian swingaren inguruan sortzen diren jarduera kantitatea  ikustea besterik ez dago.

Gasteizen eta inguruan, swing musikaz eta dantzaz gozatu nahi duten pertsona guztien elkargune izatea da elkartearen helburua, ekintza desberdinak antolatzen eta hedatzen, eskola guztietara zabaltzen, pertsonen arteko harremana bultzatzeko asmoz. Hori guztia irabazteko asmorik gabe.

Elkartetik eskolei eta swing musikarekin erlazionatutako dantza taldeei gure laguntza eskaintzen diegu. Jarduerak hedatzen ditugu guztiok jakin dezagun Gasteizko eta inguruko swing munduan zer egosten den.

Asteko swing jarduera  guztiak biltzen saiatzen gara eta gure web orrian  eta sare sozialetan argitaratzen ditugu  (Facebook: Swingverguenza.com , Instagram, Twitter), bazkideentzat talde esklusiboa baitugu Facebooken, eta nola ez, Whatsapp-en ere. (https://chat.whatsapp.com/CbRJfKv4WjjHaJvm5kXypx). 

Horietan guztietan argitaratzeaz gain, asteko buletina, informazio esklusiboa, etab. posta elektronikoz bidaltzen dizkiegu bazkideei.

Klandestinoak, kontzertuak, Swingez betetako txangoak, … antolatzen ditugu.

Bazkideei esker funtzionatzen du elkarteak. Bazkideen ideiak onartzen eta jasotzen  ditugu, planak egin, ekitaldiak sostengatu, … dantzaz gozatzen dugun bitartean.

Elkartetik burutzen diren jarduera guztietan, bazkideek lehentasuna dute inskribatzeko orduan eta deskontuez gozatzen dute.

9.Edizioa, Maiatzaren 30etik ekainaren 02ra

Gastroswing-eko antolatzaileak

¡EZIN DUZU GALDU!

Elkarteko platera nagusia. Nazioarteko ekitaldia eta estatu mailan erreferentea. Baliotzen den edozein lindy hopper-en agendako ezinbesteko jaialdia. Hartan bazkideek bermatuta dute plaza eta pack guztietan deskontu garrantzitsuez gozatzen dute, gainera. Probatzen duenak errepikatzen du, dudarik gabe!

EZAGUTU GASTROSWING

SENIDETUTAKO

Elkarteak

Beste hiri batzuetako elkarteen erreferentea izaten jarraitzen dugu. Eta harremanetan gaude, bereziki gure ondokoekin, Iruñetik hasi eta Santanderreraino, Bilbotik, Donostia-tik, Burgosetik pasatuz, etab.